Berria.info - Azken albisteak

2011-12-16

Beste proposamen metodologikoak

Amara Berri sareak edukiak modu dinamiko eta eramangarriago batean lantzea proposatzen du. Horregatik hainbat ariketa mota desberdin lantzen dira, batez ere talde lana bultzatzen dutenak eta ikasleen inplikazioa eskatzen dutenak.
Hala ere, eduki zehatzak transmititzeko edo azalpen konkretu batzuk emateko egokia izan arren baloreak transmititzeko ere tresna egokiak izan daitezke.
Horregatik nik eta nire taldekideok hurrengokoa proposatzen dugu. Bideo honetan Euskal Herri osoan zeharreko bederatzi ondare kultural lantzen dira baina baita hauen balioaren indartzea eta kontserbazioa bultzatzea transmititzen da.

Amara Berri sarea: ideia orokorra

Amara Berri sarea izen bereko eskolan sortu zen eta dokumentu honen bidez honen planteamendu eta egituraketaren ideia orokorra lantzen da.

2011-12-09

Eskola eredu desberdinak

Amara Berri sareak hezkuntza gaur egun ulertzen denaren beste era batera planteatzen du, berrikuntza bat suposatuz, eta orain hain desberdina iruditzen zaigun arren, besti egon dira hezkuntza eredu desberdinak.

Gaur eguneko hezkuntza, gu baino bi generazio aurretikoekin konparatuz, oso desberdina da, baita gure aurreko generazioarekin konparatuz ere; hezkuntza sistema uneoro baitago eboluzioan.
Hori aztertu ahal izateko nire bi amonekin batu eta galdeketa bat egin diet. Honen emaitzak ikusita orduango eta gau eguneko eskola desberdintzea oso erraza suertatzen da, baina interesgarriena orduango eskolen arteko desberdintasuna lantzea izan daiteke.



2011-12-02

Amara Berri sarea: irakasleen adskripzio irizpideak

Ikastetxe osoaren beharren arabera egin eta aplikatutako oinarrizko adskripzio-irizpide iraunkorrak ditugu.  Horiei, ikasturtero, hala beharrez izanez gero behintzat, une bakoitzeko lehentasun eta behar zehatzei erantzuteko beharrezko direnak gehitzen zaizkie.


Irizpide iraunkorrak:

1.      1. Pertsona bakoitza ondo sentitzea; izan ere, hori da berarentzat, eta, gainera, ongi sentitzen bada, hobeto beteko du bere egitekoa eta errendimendu handiagoa aterako dio. Horretarako, bakoitzarekin hitz egin behar da, eta kontuan izan behar dira:

-          Bere nahiak honako alderdietan: irakasgai-mota, etapa, zikloa edo ikasleen adina, hizkuntza-eredua, zein arlo ikertu nahiko lukeen praktikan oinarrituta eta abar.
-          Bere prestakuntza ofizialak.
-          Bere trebetasuna, baita prestakuntza-aukerak eta curriculumarekin lotutako zaletasunak ere. Adibidez, mediatekan, eskolako prentsan, ikasle-antolamenduan edo arlo artistikoan esku-hartzea; hau da, berariazko prestakuntzarik ez dagoen jardunetan.
-          Bere egoera pertsonalak, bai iraunkorrak bai une zehatz horretakoak: osasun-arazoak, haurdunaldia, ebakuntza-kirurgiakoa. Irakasleen hobetze-ikastaroetara joatea, euskarako R  ikastaroak eta abar.