Berria.info - Azken albisteak

2011-12-02

Amara Berri sarea: irakasleen adskripzio irizpideak

Ikastetxe osoaren beharren arabera egin eta aplikatutako oinarrizko adskripzio-irizpide iraunkorrak ditugu.  Horiei, ikasturtero, hala beharrez izanez gero behintzat, une bakoitzeko lehentasun eta behar zehatzei erantzuteko beharrezko direnak gehitzen zaizkie.


Irizpide iraunkorrak:

1.      1. Pertsona bakoitza ondo sentitzea; izan ere, hori da berarentzat, eta, gainera, ongi sentitzen bada, hobeto beteko du bere egitekoa eta errendimendu handiagoa aterako dio. Horretarako, bakoitzarekin hitz egin behar da, eta kontuan izan behar dira:

-          Bere nahiak honako alderdietan: irakasgai-mota, etapa, zikloa edo ikasleen adina, hizkuntza-eredua, zein arlo ikertu nahiko lukeen praktikan oinarrituta eta abar.
-          Bere prestakuntza ofizialak.
-          Bere trebetasuna, baita prestakuntza-aukerak eta curriculumarekin lotutako zaletasunak ere. Adibidez, mediatekan, eskolako prentsan, ikasle-antolamenduan edo arlo artistikoan esku-hartzea; hau da, berariazko prestakuntzarik ez dagoen jardunetan.
-          Bere egoera pertsonalak, bai iraunkorrak bai une zehatz horretakoak: osasun-arazoak, haurdunaldia, ebakuntza-kirurgiakoa. Irakasleen hobetze-ikastaroetara joatea, euskarako R  ikastaroak eta abar.


2.     2. Funtzionatuko duten irakasle-taldeak eratzea. Horretarako, aniztasuna bermatu eta honako alderdiak orekatu behar dira:

-          Adina. Talde bakoitzean gazteak eta zaharragoak egotea.

-          Izaera. Izaera biziak eta lasaiak nahastea.

-          Sexua. Gero eta gizon gutxiago daude, baina bi sexu egoteak eta, gainera, sexua bizitzeko modu desberdin eta agerikoak izateak taldeak aberasten dituzte.

-          Estilo pertsonala eta lan-estiloa. Oreka lortzea, ikasleengana gehiago edo gutxiago gerturatzen diren pertsonak batuz. Pertsona indibidualistagoak eta itxiagoak, eta talde-lanerako kontzientzia eta erraztasun handiagoa dutenak. Pertsona intuitiboak eta arrazionalak, lanean sistematikoak direnak eta haien sistematikoak ez direnak. Ahal bada, aniztasuna lortu kanpoko itxuran ere eta abar.

-          Sistema pedagogikoen ezagutza eta aplikazioa.

-          Hizkuntzak menderatzea. Irakasleek irakaskuntzarako darabiltzaten hizkuntzetan duten jakintza errealaren arabera orekatu behar dira taldeak, ez tituluaren arabera.

-          Konpromiso- eta dedikazio- mailak, egonez gero behintzat.

-          Aniztasun ideologiko edo fisiologikoak, iraunkorrak edo une jakin batetakoak. Osasuna, haurdunaldiak, hobetze ikastaroak. Batetik, irakasleen hutsuneak ez diezaien ikasle berei eragin, eta, bestetik, ordezkapen egonkorrak bideratu ahal izateko.

-          Hezkuntza-premia bereziei heltzeko gaitasuna, ikasleei, familiei, hezkuntza premia bereziei arreta eskaintzeko zerbitzuari (ABZ) eta kanpo-erakundeei begira. Horrelako beharrak dituzten sektoreetan ezinbestekoa da irizpide hori kontuan izatea.
-          Ez da ikastetxearen irizpidea irakasleek ziklo osoan jarraitzea; hala ere, ahal dela langile berri guztiak sektore berean ez sartze, eta tutoretza berean aldaketa etengabeak ekiditea.

-          Prestakuntza-ahaleginak ekidin eta errentagarri bihurtzea. Irakasle batek zeinu-mintzaira ikasi badu eta ez badago beste eragozpenik, jarrai dezala ikasle gorrekin lan egiten, beste pertsonaren bat prestatzen den bitartean. Hala. Ahaleginak errentagarri izango dira.

-          Irakasleek euren seme-alabekin edo familiakoekin lan egitea ekiditea.

-          Egoera bereziak kontuan hartzea, baldin eta arrazoitu egiten badira eta ez badiete besteen eskubideei kalterik egiten. Adibidez, irakasle batek klasean izan ditzake bere neska-laguna izan daitekeenaren seme-alabak, eta arazoak izango dituenaren beldur da eta argumentatu egiten du.

-          Ordezkapenak egitea eta orduak konpentsatzea zikloak koordinatzeagatik bilerak dituztenei, mintegietan edo ekonomia-batzordean lan egiten dutenei eta abar. 

-          Eraikin, ziklo eta sektoreetan giza baliabideak orekatzea.


Hala ere, bestelako irizpideak ere ezar daitezke ikasturte bakoitzean, une horretan sortzen diren berariazko beharren arabera. Adibidez: sektore bateko eta ziklo jakin bateko departamentuak egonkortzea, dena delakoagatik bertako irakasleen artean nkortasun handia izan delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario