Berria.info - Azken albisteak

Mostrando entradas con la etiqueta iritzia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta iritzia. Mostrar todas las entradas

2011-11-25

Amara Berri sarea: kritika

Sistema honek euskarri garrantzitsu modura hartzen du lanaren kritika egitea. Adin honetan jada (Lehen Hezkuntzan) ikasten dute taldeari zerbitzu bat ematen ari direla, horrek tratu-mota bat eskatzen duela eta baita ardurak hartzen eta exijitzen jakitea ere. Horrela, gelaren aurrean lanak aurkezten dituztenean entzuleengandik kritika positibo eta negatiboak espero dituzte, haiek ere entzuleriari kritika egingo diotelarik. Horrela, heziketa prozesuaren lehen momentutik ikasten dute, jarrera kritikoa izateaz  gain, iritzi desberdinak kontuan hartuz hobetu eta aurrera egin daitekeela.

BALORAZIOA

Argumentatua
Argumentuak lorpenei eta desberdintasunei, gabeziei, aukerei eta ikuspuntu desberdinei dagokienez.
Aurrera egiteko faktore lagungarria
Ez dira pertsonak kritikatzen, pertsonen ekintzak, egitateak, prozesuak, aurretikoak edo jarrerak baizik.
Kritika hitzak ez du kutsu negatiborik.
Testuinguru eta egoera egonkorraren beharra
Egoera egonkorra den heinean, esku-hartzea sistematikoa da.
Kritika gauzatuz ikasten da kritika egiten; eta kritika modu eraikitzailean jasotzen.
Testuinguru batean ikasitakoa beste testuinguruetara zabaltzea ikasten da.
Inplikazio pertsonala
Bakoitzak bere ikuspuntutik egiten du.
Gaitasunetik egiten da: prozesua, ekintza bera eta helburua ezagutzen delarik soilik egin daiteke kritika.
Ikusten duguna eta sentitzen duguna bereizten ikasi behar da.
Elementu pizgarria da
Ikasleak, kritikan pentsatuz, hobetzeko ahalegina egiten du.
Zerbait aurkezten duen bakoitzean, besteek iritzia ematen dute.
Helburuak
Jaso duena: bere mugak onartzea, bere gaitasunez jabetzea, bere burua barrutik ikusten eta besteen aurrean aurkezten ikastea.
Egiten duena: bestearen lekuan jartzea eta desberdintasunak onartzen ikastea.
Kritikaren garapena
Kritika-testuinguruaren muinetik eta jardueraren muinetik habiatua.
Eskuratutako lorpenetan eragiten du, prozesua baloratuz.

2011-09-30

kontuan hartzearen garrantzia

Eskolan berebizikoa dena eta guztiz bultzatu behar den aspektua ikasleen interesa eta parte hartzeko gogoa da. Honetarako saiatu behar gara lantzen ditugun gaiak ikasleei nolabaiteko erosotasuna eta kontrola ematen dietenak izatea, haien interesekoak, beraien buruak aske eta eroso ikustean lan gusturago lan egingo baitute.
Honetaz gain, ikasleak esfortza daitezen eta gogotsu aritu daitezen haien lanean interesa dugula erakutsi behar diegu. Ez dugula soilik lan bat bidaltzen eta hori egitea espero, baizik eta emaitza jasotzeko grina duguna adierazi behar diegu, haiek kontatu nahi digutena gustura egin dezaten.