Berria.info - Azken albisteak

2011-09-30

kontuan hartzearen garrantzia

Eskolan berebizikoa dena eta guztiz bultzatu behar den aspektua ikasleen interesa eta parte hartzeko gogoa da. Honetarako saiatu behar gara lantzen ditugun gaiak ikasleei nolabaiteko erosotasuna eta kontrola ematen dietenak izatea, haien interesekoak, beraien buruak aske eta eroso ikustean lan gusturago lan egingo baitute.
Honetaz gain, ikasleak esfortza daitezen eta gogotsu aritu daitezen haien lanean interesa dugula erakutsi behar diegu. Ez dugula soilik lan bat bidaltzen eta hori egitea espero, baizik eta emaitza jasotzeko grina duguna adierazi behar diegu, haiek kontatu nahi digutena gustura egin dezaten.


Eskolan lan egiten duten eta egingo dugun guztiok (ez irakasleek soilik) ikasleak gustura eta egokiro egon daitezen ari gara lanean eta horretarako momenturo ditugu proposamen berriak, antolakuntza sistemen moldaketak, eta abar. Kasu horietariko batzuetan ikasleen iritzia edo parte hartzea bilatzen dugu, baina gehienetan administrazioa edo klaustroak finkatzen dituenez arau horiek gure kabuz moldatzen ditugu. Kasu horietan ikasleek haien parte hartzea gustuko izango lukete, kasu hauetan ere, eta beste edozertan haien iritzia kontuan hartzen dugula ikusi behar baitute.



No hay comentarios:

Publicar un comentario