Berria.info - Azken albisteak

Mostrando entradas con la etiqueta sarea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta sarea. Mostrar todas las entradas

2011-11-11

Amara Berri sarea: jolasa

Jolasa testuinguruen oinarri eta muina da. Testuinguru sozialak, egonkorrak eta osagarriak bizi-jarduerak baitira, hau da, hezkuntza asmotik abiatzen diren jolasak.

  •           Jolasa bizipenak gozatu, sentitu, barneratu eta kanporatzeko balio duen jarduera naturala da. Bakoitzaren barne-mundua eta afektu-mundua adieraztea garrantzitsua baita heldutasuna lortzeko.

  •           Norberaren interes eta motibazioekin lotuta dago, baita adin bakoitzari dagozkion motibazioekin. Bizitzarekin dago lotuta eta kultura eta espezie guztiei zaie berezko.

  •           Jolasa eragingarritzat eta helburutzat dute Amara Berri sarean:
         Eragingarrien eta helburuen pedagogia da: Irakasleek badakite ikasleei helduen mundua imitatzea gustatzen zaiela eta imitazio.jolasak diseinatzen dituzte horrela ikas dezaten. Testuinguru guztiek zertarako bat dute, eta hori da benetan eragingarria edta helburuzkoa dena.

2011-11-04

Amara Berri sarea: ikasleei buruzko ikuskera

Ikuskera honek hezkuntza-ekintza honetako beste partaideak ere hartzen ditu barne, pertsona kontzeptua baita. Ikasleak lanaren ardatza dira eta edozein erabaki edo moldaketan ezin dira bistatik galdu. Aitzitik ikasleen garapena, aukera-berdintasunetik abiaturik, eta beraien ona bultzatu nahi da; irakasleen, familien, entitateen eta bestelako elementuen interesen gainetik.

Ikasle bakoitza horrela ulertzen da:
  •           Izaki globala
  •           Motibazio eta interes pertsonalak dituena
  •           Kontzeptu eta emozio eskema zehatz bat duena
  •         Potentzial bat duena


Izaki globala:
Ez da izaki isolatua ezta estatikoa ere, eta ez dago sistema moduan amaituta. Prozesuan dago eta prozesua bera dela esan daiteke. Osotasuna ez da zatien batura, zatiek elkarrekintzan osatzen dutena baizik. Ikasle bakoitzak bere prozesua bere erara bizi du.
Hau onartzeak elkarrekintzan dauden parteak antzematera garamatza, hauetariko bakoitzak besteengan eragiten duenez ikastetxearen ikuskeran hau garbi izatea berebizikoa da.

2011-10-07

Amara Berri sarea: ikasle asanblada

Eskola batzuek iradokizunak jasotzeko posta-kutxak jarri dituzte, noizean behin ideia bilketak proposatzen dituzte, edo kexak daudenean hauei aurre egiten diete; baina Amaraberri sareak ikasleengan harrera oso ona izan duen eta funtzionatzen duen metodoa martxan jarri du: IKASLE ASANBLADA
Honek tutoretzen denbora bat, edo beste zerbaiterako erabiltzen zen denbora bat erabiltzea proposatzen du, asteroko ekintza izango delako, baina ordutegi aldaketak konpentsatu egiten du.