Jolasa testuinguruen oinarri eta muina da. Testuinguru sozialak, egonkorrak eta osagarriak bizi-jarduerak baitira, hau da, hezkuntza asmotik abiatzen diren jolasak.
- Jolasa bizipenak gozatu, sentitu, barneratu eta kanporatzeko balio duen jarduera naturala da. Bakoitzaren barne-mundua eta afektu-mundua adieraztea garrantzitsua baita heldutasuna lortzeko.
- Norberaren interes eta motibazioekin lotuta dago, baita adin bakoitzari dagozkion motibazioekin. Bizitzarekin dago lotuta eta kultura eta espezie guztiei zaie berezko.
- Jolasa eragingarritzat eta helburutzat dute Amara Berri sarean:
Eragingarrien eta helburuen pedagogia da: Irakasleek badakite ikasleei helduen mundua imitatzea gustatzen zaiela eta imitazio.jolasak diseinatzen dituzte horrela ikas dezaten. Testuinguru guztiek zertarako bat dute, eta hori da benetan eragingarria edta helburuzkoa dena.
- Ikasteko bitartekoa da:
Metodologian honetan ez da ikasten gero ikasitakoa jolasean erabiltzeko, jolastuz ikasi egiten da. Erosi egiten dut eta erosiz zenbakiak ikasten ditut, jolasaren bitartez sortutako beharrak bultzatzen nau ikastera.
Jolasa lanari gustua hartzeko modua da, gutxika atsegin intelektuala ezagutu eta horretaz gozatzeko modua.
- Pertsona bakoitza hartzen du:
Jolasean nork bere egitekoa edo rola du, bere izaera eta bizi duen unea abiapuntutzat hartuta; izan ere, testuingurua oso diseinaturik badago ere, oso zabala eta irekia da.
- Pertsona osotasunean hartzen du:
Diziplinei dagokien alderdiak garatzeko modua ematen du, baina betiere nortasunaren eta harreman sozialen garapenari loturik.
- Hemengoa eta oraingoa bizitzea ahalbidetzen du:
Ez da hezten “etorkizunerako” edo “gizarterako”. Hitz egiteko modu soila da, azken batean denak eragiten baitio denari. Momentukorako hezten da, baina inork ezin dezake uka momentukoak gerorako hezi ezin dezakeenik. Eskola-adineko haurrak badirudi ez direla inor, ez dutela entitaterik beren baitan; horregatik, eskola bera gizartea dela eta haurrek berezko bizitza dutela aldarrikatzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario