Berria.info - Azken albisteak

2011-11-18

Amara Berri sarea: adin desberdinen nahastea

Amara Berri sarearen bereizgarri handia da, nahiz eta ikasle eskasiarik ez egon (arrazoi komunena) adin desberdinetako ikasleak nahasten direla lantaldeetan. Eta ziklo bakoitzaren programarekin honen azterketa egiten da.
-           
  • Amara Berri Sistemaren ezaugarri metodologikoa da, eta hezkuntza-asmotik abiatzen da.

  • Aniztasunaren esparrua zabaltzen duen elementua da hau ere, sexu, adin, kultura eta beste hainbatekin batera:
Aniztasunetik abiatuta sortzen den konparaketan jabetzen gara banakotasunaz.
Aniztasunaren esparrua zabaltze horrek bere lekua aurkitzen eta auto-kontzeptua egokitzen laguntzen dio gizabanakoari, beste pertsonekiko kontrastearen arabera.




  • Indibidualizazio-printzipioa ezinbestean aplikatzea eskatzen duen eta, mailaren kontzeptuaz haratago, zikloaren programekin lan egitea ahalbidetzen duen elkarrekintza sozialaren esparrua da:

Ikasle bakoitzak bere mailan lan egiten du. Horretarako programa irekia behar da: aurrerapauso handiagoak emateko gai denari, ez zaio geldiarazten adina dela-eta, eta zailtasunak baditu ere, bere erritmoan egingo du aurrera.

Programa gauzatzeko denbora luzeagoa da (bi urte), eta banakako esku-hartzea ahalbideratzen du, prozesuaz hausnartuz; analisiei, egoerei eta estrategiei berriro heltzeko asti luzeagoaz etab.

Irakasleak hobeto bana ditzake banakako arretaren denborak; izan ere, nolabaiteko autonomia-maila duten ikasleak gai dira, batetik, laguntza noiz eskatu behar duten bereizteko eta, bestetik, behar duenari laguntzeko.

Talde erdiak badaki testuinguruek nola funtzionatzen duten, badute nolabaiteko autonomia-maila eta lagun diezaiekete departamentuan sartu berri diren ikasleei. Gure helburua ez da irakasleak ordeztea, ikasleak laguntzaz duen sentsibilitatea eta zentzua zabaltzea baino.

Erreferentziak ematen dizkie ikasleei (batzuek urtebete daramate departamentuetan eta beste batzuk hasiberriak dira). Ikaslerik gazteenek zaharragoengatik hartzen dituzte eurek ere lor dezaketenaren erreferentziak: jarduerari eta lan egiteko moduari dagozkionak; erabiltzen dituzten estrategia, ikaskuntza-estilo eta erlazionatzeko moduei buruzko erreferentziak; interesei, laguntzari eta abarri buruzko erreferentziak.

Ikasle zaharrago horien bidez, ziklo osoko programa zein den sumatzen dute. Era berean, ikasle zaharrenak emandako aurrerapausoez jabetzen dira, euren burua ikasle gazteenekin konparatuta.
Ikasleei eta irakasleei segurtasuna eta lasaitasuna ematen die bi urtetan ziklo berean egoteak.



  • Talde-dinamikak etengabe garatzea sustatzen du, eta talde-dinamikak norberaren eta taldearen garapenerako hezkuntza-esparru dira.

Ikasturtearen hasieran eta normalizazio-garaian, adin desberdinekoak nahasteak zorabiatu xamar uzten ditu bai irakasleak bai ikasleak. Irakaslea une horretan ohartzen da gozatu egin duela, taldea finkaturik dagoelako eta dinamikak gauzatuta daudelako. Ikasle erdiak hurrengo ziklora pasatzen direnez eta taldea aurreko ziklotik datozenekin osatzen denez, ordea, berriro hutsetik hasi behar du.

Erosoagoa izango litzateke ikasle berberekin jarraitzea. Aldiz, modu honetan irakasleek sufritu egiten dute. Baina aldaketa etengabea da sarritan talde-dinamikek dakarten horretan hezteko esparrurik egokiena. Hezteko modu oso interesgarria da.

Lagun berriak egoteko, liderrak aldatzeko eta aurreko klixe edo estereotipoak aldatzeko unea da. Gehiegi arrotzen diren pertsonak berriro kokatzen dira talde berrian, eta onartuak sentitzen ez direnek ere, ikusezin direnek ere, beren lekua egin dezakete. Pertsona bakoitzari adinaren arabera rol desberdinak izateko modua ematen dio: urte batean txikienak direnez, batzuetan kexu dira zaharrenek ondo tratatzen ez dituztela eta; hurrengo urtean zaharrenak beraiek dira, ordea, eta gauza bera egiten badute, … Hurrengo ikasturtean ziklo berriari ekitean, gazteenak izango dira berriro ere. Jolas elkarreragile hori oso interesgarria da, eta hori da nahi duguna.


Halaber, apurtu egiten dira taldeak luze mantenduz gero sortzen diren mendekotasun harremanak.

Irekitzeko, erlazionatzeko eta talde itxiez haratago joateko gaitasuna indartzen du, edozein pertsona edo talderekin lan egiten ikasiz, lan harreman hori eta laguntasuna bereiziz.

  •  Haur Hezkuntzan urte berean jaiotako ikasleak biltzen dira:

Hain adin txikikoak direnez, hilabete batzuetan garapen garrantzitsuak egiten dira hainbat alderditan (mugimenduan, esfinterren kontroletan, hizkuntzan, autonomian, …)










Testuaren iturria: AMARA BERRI SITEMAREN INGURUAN, Loli Anaut (2004)

No hay comentarios:

Publicar un comentario