Berria.info - Azken albisteak

2011-11-25

Amara Berri sarea: kritika

Sistema honek euskarri garrantzitsu modura hartzen du lanaren kritika egitea. Adin honetan jada (Lehen Hezkuntzan) ikasten dute taldeari zerbitzu bat ematen ari direla, horrek tratu-mota bat eskatzen duela eta baita ardurak hartzen eta exijitzen jakitea ere. Horrela, gelaren aurrean lanak aurkezten dituztenean entzuleengandik kritika positibo eta negatiboak espero dituzte, haiek ere entzuleriari kritika egingo diotelarik. Horrela, heziketa prozesuaren lehen momentutik ikasten dute, jarrera kritikoa izateaz  gain, iritzi desberdinak kontuan hartuz hobetu eta aurrera egin daitekeela.

BALORAZIOA

Argumentatua
Argumentuak lorpenei eta desberdintasunei, gabeziei, aukerei eta ikuspuntu desberdinei dagokienez.
Aurrera egiteko faktore lagungarria
Ez dira pertsonak kritikatzen, pertsonen ekintzak, egitateak, prozesuak, aurretikoak edo jarrerak baizik.
Kritika hitzak ez du kutsu negatiborik.
Testuinguru eta egoera egonkorraren beharra
Egoera egonkorra den heinean, esku-hartzea sistematikoa da.
Kritika gauzatuz ikasten da kritika egiten; eta kritika modu eraikitzailean jasotzen.
Testuinguru batean ikasitakoa beste testuinguruetara zabaltzea ikasten da.
Inplikazio pertsonala
Bakoitzak bere ikuspuntutik egiten du.
Gaitasunetik egiten da: prozesua, ekintza bera eta helburua ezagutzen delarik soilik egin daiteke kritika.
Ikusten duguna eta sentitzen duguna bereizten ikasi behar da.
Elementu pizgarria da
Ikasleak, kritikan pentsatuz, hobetzeko ahalegina egiten du.
Zerbait aurkezten duen bakoitzean, besteek iritzia ematen dute.
Helburuak
Jaso duena: bere mugak onartzea, bere gaitasunez jabetzea, bere burua barrutik ikusten eta besteen aurrean aurkezten ikastea.
Egiten duena: bestearen lekuan jartzea eta desberdintasunak onartzen ikastea.
Kritikaren garapena
Kritika-testuinguruaren muinetik eta jardueraren muinetik habiatua.
Eskuratutako lorpenetan eragiten du, prozesua baloratuz.


EDUKIAK:
HELBURUAK:
Kontzeptualak:
Kritikak eraikitzeko balio behar du. (positiboa).
Orokortasunik gabea.
Objektiboa.

Kognitiboak:
Diskurtsoa egituratu adierazi baino lehenago.
Emozioak kontrolatu.
Prozedurazkoak:
Argumentatzea beharrezkoa da.
Kritikatua denari zuzendu behar zaio, ez irakasleari.
Parte-hartze publikoa.
Nortasunezkoak:
Balorazioak onartzea eta aurrera eginaraziko badigute, jasotzea.
Iritzia emateko askatasuna, beste ikuspegiekiko jarrera irekiarekin batera.
Jarrerazkoak:
Entzute jarrera.
Ulertzeko xedea.
Jarrera irekia, beste iritziekiko.
Mugen gaitasunak onartzea.
Errespetuzko jarrera.
Harreman sozialetakoa:
Iritzi, bizimodu eta ideia desberdinak onartzea.
Bizitzan hainbat eremutan izaten diren mugak, hala bakoitzarenak nola kanpokoak, onartzea, bai norberak eta bai besteek.




Testuaren iturria: AMARA BERRI SITEMAREN INGURUAN, Loli Anaut (2004)


No hay comentarios:

Publicar un comentario