Gelako antolakuntza moldatu aldatu eta berrantolatu beharko dugu etengabe momenturo ikasle taldeak dituen behar eta nahiak asetzeko, ahal dugun neurrian behintzat. Horrela kontuan hartu beharko dugu beti ikasleen ezaugarriak zeintzuk diren.
Baliabideak egokiro kudeatzeko lehenengo eta behin ikasle taldearen ezaugarriak aztertu beharko ditugu:
- Gizartea
- Familiak
- Maila soziala
- Maila ekonomikoa
- Kokapen geografikoa
- …
Hau dena aztertuz gure ikasleek dituzten behar nagusi eta orokorrak ezagutuko ditugu; haien eta haien familien egoeraz zeintzuk diren jakinik gure programa zelan enfokatu eta adierazi pentsatuko dugu, baita klaseen planteamendua eta erabili ahalko ditugun dinamika desberdinak ere.
Baina taldearen ezaugarri orokorrez gain beste aspektu batzuk ere kontuan hartu beharko ditugu gelaren antolakuntza eta forma ematea planteatzen dugun orduan. Landuko dugun arloaren arabera dinamika edo taldekatze batzuk egingo dira eta beste batzuk ez.