Berria.info - Azken albisteak

2011-10-21

Gelako antolakuntza

Gelako antolakuntza moldatu aldatu eta berrantolatu beharko dugu etengabe momenturo ikasle taldeak dituen behar eta nahiak asetzeko, ahal dugun neurrian behintzat.  Horrela kontuan hartu beharko dugu beti ikasleen ezaugarriak zeintzuk diren.
Baliabideak egokiro kudeatzeko lehenengo eta behin ikasle taldearen ezaugarriak aztertu beharko ditugu:
  •    Gizartea
  •    Familiak
  •    Maila soziala 
  •    Maila ekonomikoa
  •    Kokapen geografikoa 
  •    
Hau dena aztertuz gure ikasleek dituzten behar nagusi eta orokorrak ezagutuko ditugu; haien eta haien familien egoeraz zeintzuk diren jakinik gure programa zelan enfokatu eta adierazi pentsatuko dugu, baita klaseen planteamendua eta erabili ahalko ditugun dinamika desberdinak ere.
Baina taldearen ezaugarri orokorrez gain beste aspektu batzuk ere kontuan hartu beharko ditugu gelaren antolakuntza eta forma ematea planteatzen dugun orduan. Landuko dugun arloaren arabera dinamika edo taldekatze batzuk egingo dira eta beste batzuk ez.




organizacion del aula de primaria
View more presentations from guestb07b36

Arlo bakoitzaren ezaugarriak eta eskakizunak kontuan hartzeaz gain, arreta berezia jarri beharko diegu zerbitzu berezi edo laguntzaren bat behar duten ikasleei. Hauentzat jarduerak moldatu eta egokituko ditugu, bakoitzaren beharrizanak osotasunean asetuz hezkuntza osotua eta merezia jaso dezaten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario