Badaude arlo zehatz batzuk beste antolakuntza eta egituraketa bat posible egiten dutenak. Hauek, normalean, musika, plastika eta soinketa arloak izaten dira.
Soinketako klasean, normalena eta ezagunena talde handian aritzea da. Hala ere, lantzen ari denaren arabera talde txikiagoetan bikoteka edo baita banaka aritzea ere suertatu daiteke. Egituraketa hau tradizionaletik edo beste arloetan ematen denetatik bereizten duena arlo honen dinamikotasunean oinarritzen da. Dauden mugimenduen barietate eta aldakortasuna dela eta, eta baita erabiltzen den espazio dena dela eta, ikasgela baten barruan arbela aurrean ematen den arloengandik argiki bereizia dago; naiz eta alde teorikoa ere landu daitekeen.
Beste adibide bat musikako klaseak dira. Hauetan ere talde handian, ertainean, txikian, bikoteka edo banaka egin daiteke lan, baina normalean klase “magistralek” jarraitzen ez duten egituraketa eta forma desberdin bat jarraituz egingo da. Hemen ere umeek askatasun gehiago dute eta giro erlaxatuagoan aritzen dira, gustura lan eginez.
Plastikako klaseetan ere, zentro gehienetan ez zaionez arlo honi berebiziko garrantzia ematen, ikasleak giro oso erlaxatu eta lagunartekoan ibiltzen dira. Egin beharreko lanak erresak suertatzen zaizkie, eta, normalean, “magistralaren” egitura ere alde batera uzten denez gustura aritzen dira.
Esan beharra dago eskola bakoitzean eta irakasle bakoitzak bere erara antolatzen dituela klaseak, curriculuma jarraituz; baina orokorrean hiru arlo hauek jarraitzen duten egituraketa “magistralaren” planteamendutik urruntzea dute bereizgarri, beste dinamika eta planteamendu bati aurre eginez. Honek ez du esan nahi edukietan gutxiago sakontzen denik edo arlo hauek gainerakoek baino garrantzi gutxiagorik duenik. Kontuan hartu behar da arlo bakoitza lantzeko estrategia eta egituraketa hobeak eta egokiagoak daudela ikasle taldea, arloko edukiak, irakaslea eta beste hainbat faktore kontuan harturik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario