Amara Berri sarearen bereizgarri handia da, nahiz eta ikasle eskasiarik ez egon (arrazoi komunena) adin desberdinetako ikasleak nahasten direla lantaldeetan. Eta ziklo bakoitzaren programarekin honen azterketa egiten da.
-
- Amara Berri Sistemaren ezaugarri metodologikoa da, eta hezkuntza-asmotik abiatzen da.
- Aniztasunaren esparrua zabaltzen duen elementua da hau ere, sexu, adin, kultura eta beste hainbatekin batera:
Aniztasunetik abiatuta sortzen den konparaketan jabetzen gara banakotasunaz.
Aniztasunaren esparrua zabaltze horrek bere lekua aurkitzen eta auto-kontzeptua egokitzen laguntzen dio gizabanakoari, beste pertsonekiko kontrastearen arabera.

