Eskola batzuek iradokizunak jasotzeko posta-kutxak jarri dituzte, noizean behin ideia bilketak proposatzen dituzte, edo kexak daudenean hauei aurre egiten diete; baina Amaraberri sareak ikasleengan harrera oso ona izan duen eta funtzionatzen duen metodoa martxan jarri du: IKASLE ASANBLADA
Honek tutoretzen denbora bat, edo beste zerbaiterako erabiltzen zen denbora bat erabiltzea proposatzen du, asteroko ekintza izango delako, baina ordutegi aldaketak konpentsatu egiten du.
Honen zedea gela bakoitzean delegatu bat izendatzea da. Behin hau izendaturik aldatu nahi diren gauzei buruz hitz egingo da, edo dauden arazoei buruz iradokizunak eginez. Idazkari batek hau dena idatziz jasoko du eta delegatuak zikloko delegatuen batzarrera eramango du, zikloko batzorde deitzen dena.
Hurrengoko gelako batzarrean delegatuak batzordean iradokizun hori onartu den edo ez transmitituko die gelakideei eta horrela izatekotan ideia orokorretik praktikan ematen diren kasu zehatzak aztertzera ekingo dute; konponbideren bat topatu arte. Behin konponbide posible bat adostuta idazkariak berriro jasoko du eta hurrengo zikloko batzordera eramango da. Han, batzordeak proposamena onartu egiten badu zikloko batzarra egingo da, denak ados daudela eta proposamenak guztiz zehazturik daudela ziurtatzeko. Behin hau eginda zikloko delegatuak asanblada orokorrera eramango du proposamena eta eskola osoko delegatuei proposatuko die. Hauek haien klase-kideekin komentatu beharko dute eta denak ados jartzen direnean neurri berria martxan jarriko da.
Momenturo ikasleen autonomia eta erabakiak hartzeko gaitasuna lantzen da, kontzentzu batera heltzeko ahalmenarekin batera. Irakasleak prozesuan zehar parte hartu ahal izango du baina beste edozein ikasle bezala. Antolakuntza, ordena eta pausuak egokiro jarraitzea ikasleen ardura izango da delegatu, idazkari eta koordinatzailearen eskuetan dagoelarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario